Ayuntamiento de Hondarribia

martes, 02 de septiembre de 2014

San Marko Eguna

San Marko Eguna
Tipo de Dato Dato
Programa San Marko Eguna
Fecha inicio: 25/04/2014
Fecha fin: 25/04/2014
Hora:
Lugar:
Web:

HONDARRIBIAN ONDO PASA BAINA EZ PASA!

SAN MARKO EGUNEAN ERE BAI!

Urtero bezala San Marko eguna heldu zaigu. “Opila eguna”, familiartean edo lagunartean ospatzen den eskualdeko festa bat da. Nerabeentzat ingurune natural bat bilatzeko eta lagunekin eguna pasatzeko aitzakia da.

Egun honetan, gazteen helburua egun ona pasatzea da, lagunekin gozatzea eta gure ardura jarrera osasuntsuak bultzatzea eta balizko arriskuak aurreikustea da. Horien artean, edari alkoholdunen kontsumo neurrigabea edo goiztiarrarena.

Aurten ere, San Marko eguna dela eta,  Gazteri Arloko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak zenbait ekintza antolatu ditu komunitateko zenbait eragileekin elkarlanean (merkataritza eta ostalaritza arlokoak bereziki), Drogamenpekotasunen Prebentzio Komunitarioko Udal Planaren barruan.

Ekintza nagusia Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan garatu da.

Hala, Prebentzio Komunitarioko teknikariek gelan barruan saio bat egin dute Hondarribiko DBH-ko ikastetxe guztietako ikasleekin. “Opila eguna” aitzakia gisa harturik herriko gazteekin lan egingo da berriz, alkohola eta beste zenbait drogen erabilerari buruzko gogoetak egiteko asmoz. Beste batzuen artean, alkoholaren kontsumo goiztiarra edota gehiegizko erabilerari buruzko gogoetak bultzatu dira, erabaki arduratsuak hartu, ondorioak aurreikusi, arriskuak eta kalteak ekidin edo murriztu.

Burututako ekintza horrekin batera, ikasleei egun honetarako bereziki prestatutako materiala banatu zaie. Aurten, txapa eta txartela bana, hain zuzen ere.

San Marko egunaren hurbiltasuna aitzakia bezala hartzen da urte osoan zehar suertatu ohi diren kontsumoei buruz hausnarketa egiteko. Batez ere goiztiarrak edota gehiegizkoak diren kontsumoez gehien kezkatzen gaituztenak dira eta.

Gazteak modu osasuntsuan haztea, ikastea, gozatzea haien inguruan gabiltzan heldu guztion ardura da. Horregatik, ekintza hauen berri eman nahi dizuegu eta bide batez partaide egin Hondarribiko komunitatea osatzen duzuen guztiei. 

Insertar en Google Calendar Insertar en Outlook


© Ayuntamiento de Hondarribia, 2009 · Kale Nagusia 20 · 20280 Hondarribia · Email: udala@hondarribia.org · Telf.: 943 11 12 13 | Fax: 943 11 12 50

gipuzkoa.net