|
TREN BERDEA LARUNBATERO GUADALUPERA Tren berdearekin larunbatero Hondarribia ikusteko beste aukera bat izango du hiritarrak eta bisitariak.
Trenak garraiobide berri bat izan nahi du gure herria beste era eroso eta desberdin batean ikusteko.
Larunbatero aterako da larunbata honetan hasi eta irailaren 11 arte. Portutik igaro ondoren La Muelan geldialdi bat egingo du, handik gora Higereko itsasargira. Guadalupera iritsi ondoren, beherunzko bidea hartuko du. Berriro Portutik pasa beharrean, Baserritar Etorbidetik joango da, Madalen Karrikako eskaileren gainekaldean geldialdi bat egingo da, eta handik berriz San Juan de Diosera bueltatuko da.
30 pertsona eraman ditzazke trenak bidaia bakoitzean.
EGUNAK: Larunbatero ekainak 19tik irailak 11 bitarte
GOIZEKO ORDUTEGIA: San Juan de Diosetik 10:00etan eta 12:00etan Guadalupetik 11:00eta eta 13:00etan
ARRATSALDEKO ORDUTEGIA: San Juan de Diosetik 16:00etan eta 18:00etan Guadalupetik 17:00etan eta 19:00etan
PREZIOA: 1 € bidaia/pertsona |