Ayuntamiento de Hondarribia

2014/10/23

Polborina

Polborina

Hondarribiko Udalaren helburuen artean  hirigune historikoaren ondarea zabaldu ta bultzatzea daude.  Alor honetan "hiri harresituen interpretazio zentrua" hiriko eraikin enblematiko baten egitea dago, Javier Ugarte kalean dagoen antzinako Polborinan.
 
Proiektu honekin nahi izan da, batetik, Hondarribi hiri harresituaren erailkin garrantzitsu bat berreskuratzea, hau da XVII. mendean eraiki zen Polborina, ta beztetik, eraikin hau hiritar eta bisitari guztientzat erabiltzea, ikus-entzunezko bat eskainiz.
 
Eraikina txikia denez ta ondo kontserbatuta dagoenez, bere jatorrizko egoera gorde da, daukan harlanduzko ganga aparta atentzioa emanez, bere garrantzia berreskuratzen duena ikus-entzunezkoa ematerakoan.
 
Planteamendu orokorra bisitariari hiriko bisitaren sarrera eskaintzea da, ezagutzeko gonbidapena eginez ta era argi ta errazan erakutsiz gune honen berezitasun historikoak. Hau da, lehenengoko giza okupazioak, bere erromatar jatorria, bere gotorleku oinarria, bere inguru ta geografia, gertakizun historikoak, etab. Horretarako ikus-entzunezko handi bat prestatu da, eraikinan guztiz integratua, teknologi aurreratuenak erabiliz ta eszenaratze hunkigarri, harrigarri ta berri bat lortuz.

Erreserbak ta gidatutako bisitak

Turismo bulegoa. Arma plaza, 9. Tel:+34 943 64 36 77 eta +34  943.64.54.58.


Erlazionatutako loturak


© Ayuntamiento de Hondarribia, 2009 · Kale Nagusia 20 · 20280 Hondarribia · Email: udala@hondarribia.org · Telf.: 943 11 12 13 | Fax: 943 11 12 50

gipuzkoa.net