Ayuntamiento de Hondarribia

2014/10/30

Euskara Batzordea

Euskara Batzordea udal zinegotziez osatuta dago eta Udalbatzan ordezkatuta dauden talde politiko guztietako zinegotziak izan daitezke bertako kide.

Batzorde informatzailea da, bere proposamenak Osoko Bilkurak, Tokiko Gobernu Batzarrak edo Alkatetzak erabaki behar izaten ditu.

Euskara Batzordearen bilerak beharren arabera 3/4  egiten dira eta bertan aztertu eta onartzen dira Euskararen Aholku Batzordeak edo beste edonork egindako proposamenak. Batzordeburua Txomin Sagarzau , Euskara eta Kulturako zinegotzia da eta idazkaria Karmelo Goikoetxea euskarako teknikaria.


© Ayuntamiento de Hondarribia, 2009 · Kale Nagusia 20 · 20280 Hondarribia · Email: udala@hondarribia.org · Telf.: 943 11 12 13 | Fax: 943 11 12 50

gipuzkoa.net