- ON-LINE Zerbitzuak-Izapideak
ON-LINE Zerbitzua
UDALEKO ZERBITZU TELEMATIKOAK
Herritarrek bi bide erabil ditzakete, beren burua identifikatzeko eta zerbitzu hauek erabili ahal izateko:
-Erabiltzaile izena eta sartzeko gakoa eskatu behar dizkiote udalari:
Honako web helbidean:
https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoWEB/altaEnSistema.do?accion=2 eta akordio bat sinatzen da, emateko.
-IZENPE, ONA edo NANe txartela izatea:
Hauetako edozein txartel baldin bada, lehengo atala ez litzateke beharko. Argibide gehiago jasotzeko:
IZENPE txartela: http://www.izenpe.com/s15-12020/eu/contenidos/informacion/certificado_ciudadano/eu_c_ciudad/certificado_ciudadano.html
NANe txartela: http://www.dnielectronico.es/obtencion_del_dnie/index.html
Hona hemen herritarren eskura dauden zerbitzuak:
KONTSULTAK
ESKAERAK ETA ERREKLAMAZIOAK
ON-LINE ORDAINKETAK
KONTSULTAK
Behin ziurtagiri digitala edo erabiltzaile-izena eta pasahitzaren bitartez identifikatu ondoren, Udal Zerbitzu Telematikoek ondorengo kontsultak egiteko aukera eskaintzen digute:
- Udal espedienteak kontsultatzea
Zergadunaren espediente zerrenda, baldin eta Titular, Interesatu edo Ordezkaria den
Espediente baten xehetasuna, tramite eta dokumentuekin batera
Espediente baten Titularrak, Interesatuak, Ordezkariak
*(Gaur egun, Hondarribiko Udalak ez du tramitatutako espedienteak interneten bitartez kontsultatzeko aukerarik eskaintzen. Interesa duenak Udalarekin harremanetan jarri beharko du bere espedientearen egoera jakin nahi izanez gero: Tel. 943 11 12 13 - udala@hondarribia.org) - Biztanleen Udal Erroldako datuak kontsultatzea
Erroldaren egungo egoera
Etxebizitza berean dauden familia unitateko kideak
1986tik egunera arte Biztanleen Udal Erroldan izandako gorabeheren historiala
Ziurtagiriak eskatzea - Udal tasak eta zergak kontsultatzea
Zergadunek ordaindu beharreko tasen eta zergen zerrenda
Tasa edo zerga baten xehetasuna - Udal ordainagiriak kontsultatzea
(Hainbat aukera daude: urte jakin bat naiz urte guztiak, ordaindutakoak nahiz ordaindu gabekoak, edo guztiak, eta udaletxe batekoak nahiz udaletxe guztietakoak)
Zergadunaren ordainagirien zerrenda
Ordainagiri baten xehetasunacibo
Ordainagiria zuzenean interneten bidez BERRIA! - Udal isunak kontsultatzea
(Hainbat aukera daude: urte jakin bat nahiz urte guztiak, ordaindutakoak nahiz ordaindu gabekoak, edo guztiak, eta udaletxe batekoak edo udaletxe guztietakoak ere)
Zergadunaren isunen zerrenda
Isun baten xehetasuna
Ordainagiria zuzenean interneten bidez BERRIA! - Dokumentuen sarrerako/irteerako erregistroa kontsultatzea
Hiritarrekin zerikusia duten sarrera/irteera dokumentuak bilatzea
Dokumentu baten xehetasunak kontsultatzea
Erregistroko sarrerei alta ematea dagokion udalak horrela baimenduz gero - Datuen konfigurazioa
Udal Zerbitzu Telematikoak erabiltzeko gure profileko datuak aldatzeko aukera eskaintzen da
Pasahitza aldatzea - Dokumentuak egiaztatu
Interneten bidez igorritako udal erroldaren ziurtagiriak eta erreziboak egiaztatzeko aukera eskaintzen da
ESKAERAK ETA ERREKLAMAZIOAK
Zerbitzu hauek kontsutatzeko ez da inolako identifikaziorik behar. Behin "Udal Zerbitzu Telematikoak" web gunean sartu ondoren eta "Zerbitzu gida" atala aukeratu ondoren, goitibeherako menu batek Udal Zerbitzu Telematikoak eskaintzen dituzten udalen zerrenda aurkezten du. Udala aukeratu ondoren, honek interneten bidez tramitatzeko aukera ematen duen zerbitzuen zerrenda agertzen da.
Hondarribiko Udalak interneten bidez tramitatu daitezkeen ondorengo espedienteen (zerbitzuen) zerrenda aurkezten du, dagokion sailaren arabera:
Behin hasi beharreko espedientea (zerbitzua) sakatuz gero ondorengo aukerak azaltzen dira:
Zer egin behar da?
Espedienteari hasiera egokia emateko behar diren azalpen eta jarraibideak jasotzen dituen udal bakoitzak egindako eskuliburua agertzen da.
Entregatu beharreko instantzia
Espedientea hasteko dagokion eskabide orria azaltzen da. Ez baduzu ADOBE READER, helbide honetatik lortuko duzu: ADOBE READER. Bete ondoren, imprima dezakezu bulegoan bertan aurkezteko edo testu bezala gordetzen baduzu, "Testu bezala gorde" ADOBE READER-ko aukera erabili ondoren, posta elektronikoz edo interneteko izapidean lotuta, bidali.
Internet bidez tramitatu
Aukera hau erabiltzeko ezinbestekoa da ziurtagiri digitala edo erabiltzaile-izena eta pasahitzaren bitartez identifikatzea.
ESPEDIENTEAREN GAIA adierazi behar da, baita harremanetan jarri ahal izateko TITULARRAREN DATUAK, eta beharrezkoa izanez gero, ESPEDIENTEAREN KOKAPENA, tramitatzen den obra, jarduera, eta abarren kokapena azaltzen duena.
Datuak ONARTU ondoren espedienteari hasiera emateko beharrezkoa den dokumentazioarekin lotutako fitxategiak ERANTSIKO dira eta jarraian prozedura BUKATU.
Ondoren, automatikoki, dagokion SARRERA ERREGISTROA sortuko da. Aipatutako Udal Zerbitzu Telematikoetan sartzeko aurreko edozein esteka aukeratu daiteke edo ondorengo irudian sakatu:
ON-LINE ORDAINKETAK
Interneten bidez ordainketak egiteko, sakatu ondorengo irudian:
