Ayuntamiento de Hondarribia

2014/10/31

Argitalpenak

HONDARRIBIA aldizkaria HONDARRIBIA euskara hutsean egina den herri aldizkaria 1986. urteaz geroztik kaleratzen da. Hilabetekaria da eta doako harpidetza eskaintzen du bere etxean jaso nahi duenarentzat.
Zenbaki bakoitzean 1.400 ale kaleratzen ditu eta harpidedunei banatuta geratzen direnak herriko liburu-dendetan eta antzeko lekuetan jartzen dira nahi duenaren esku. Literatur lehiaketan saritutako lanak. Bordari eta Satarka literatur lehiaketan saritutako lanak liburuxka baten argitaratzen dira egileen argazkiekin herrian banatzeko. Udako hiztegiak Hiztegi txiki hauetan hitz eta esaldirik erabilienak jasotzen dira bederatzi hizkuntzetan eta batez ere atzerritarren artean oso harrera ona izaten dute.
Herriko hoteletan, nekazal turismoko etxeetan, Udaletxean eta Turismo Bulegoan banatzen dira. Egutegiak Euskara Zerbitzuak kaleratzen dituen egutegiek ere arrakasta handia izaten dute, bertan telefonorik erabilienen zenbakiak azaltzen direlako. Egutegi hauen helburua, batik bat, Udal departamentuen eta herriko gainontzeko zerbitzuen euskarazko izenak ezagutaraztea eta erabiltzeko ohitura bultzatzea da. Aldian aldiko liburuak Euskara Zerbitzuak azken urteetan hainbat liburu argitaratu ditu, bertako idazleen lanak, herriko toponimiari buruzkoa etab.Argitaratutako azkena Txomin Sagarzazu Anzisarrek  Hondarribiko eta Irungo hizkerari buruzkoa egindakoa da.

 


© Ayuntamiento de Hondarribia, 2009 · Kale Nagusia 20 · 20280 Hondarribia · Email: udala@hondarribia.org · Telf.: 943 11 12 13 | Fax: 943 11 12 50

gipuzkoa.net