Ayuntamiento de Hondarribia

2014/10/21

Gazteriko Dirulaguntzak

V. ERANSKINA GAZTERI DEPARTAMENTUKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO LEHIAKETA PUBLIKOA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK.

XEDEA

Deialdi honen xedea, Hondarribiko gazteen elkarteek eta aisialdiko taldeek antolatzen dituzten urteko egitasmo eta ekintza puntualak garatu eta burutzeak sortzen duen defizita arintzeko dirulaguntzak arautzea da.

ONURADUNA

Diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte gazte ekintzak burutzen dituzten irabazizko helbururik gabeko eta Hondarribian errotutako pertsona fisiko edo erakunde juridiko probatuek.

ESKABIDEEN AURKEZPENA

Diru-laguntza hauek jaso nahi dituzten erakundeek, udal ordenantza honen 4. Artikuluan aipatzen den dokumentazioaz gainera, ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte BAZen (biztanleen arrea zerbitzuan):

  1. Urteko ekintzen programaren edo eskatutako diru-laguntzaren xede den proiektuaren deskribapen zehatza.
  2. Entitatearen ibilbidea egiaztatzen duen txostena. Entitate eskatzailearen estatutuak eta curriculuma: partaide kopurua, adinak eta begirale kopurua.

ONARTUKO EZ DIRENAK

Ondoko ekintza hauek ezingo dute dirulaguntzarik lortu deialdi honen bidez:

  1. Beren izaera eta helburuak gazteen elkarte edo aisialdiko ekintzekin lotura zuzenik ez dutenak.
  2. Beren izaera eta helburuengatik beste udal arlo edo erakunde autonomoen programa baten edo batzuen bidez bideratu ahal izan direnak. Horrelakoetan, eskaera beste erakunde edo udal arloetara bideratuko da eta interesatuari horren berri emango zaio.

EBALUAKETA ETA KONTZESIOA

Gazteri Departamentuko Teknikariak aztertuko ditu eskaerak eta Gazteri Batzordera eramango ditu erabakitzeko.

Diru-laguntzak emateko kontuan hartuko diren irizpideak honako hauek dira:

  1. Proposatutako egitarauen ezaugarriak:
    • Egitarauak garatzen deneko gazteri arloari egiten dion ekarpena.
    • Proposatutakoen antzeko jarduerarik ez izatea.
    • Ekintzaren jarraitasuna eta egonkortasuna.
    • Entitateak egindako proposamenaren ibilbidea eta errotzea..
  2. Entitate eskatzailearen ezaugarriak:
    • Elkarteko kide eta monitore kopurua.
    • Elkarte edo taldearen ibilbidea eta bilakaera.
  3. Entitatearen finantza-baliabideek, bere baliabideen, beste diru-laguntzen eta aurkeztutako gastuen aurrekontuarekiko duten proportzionaltasuna.
  4. Proposatutako egitarau edo ekintzetan euskararen presentzia eta erabilera.

Erlazionatutako loturak


© Ayuntamiento de Hondarribia, 2009 · Kale Nagusia 20 · 20280 Hondarribia · Email: udala@hondarribia.org · Telf.: 943 11 12 13 | Fax: 943 11 12 50

gipuzkoa.net