Ayuntamiento de Hondarribia

2014/12/21

Prebentzio Komunitarioa

Erlazionatutako loturak

  1. Nerabe taldea (informazio +)
  2. Guraso taldea (informazio +)

    PREBENTZIO KOMUNITARIOAK GURASO ETA NERABE TALDE BERRIAK JARTZEN DITU MARTXAN

    Prebentzio Komunitarioko Udal  Zerbitzuan, aurrera eramaten  ditugun taldeetan berriro ere parte hartzeko eskaintza egiten dizuegu.

    Guztiok bizi gara talde ezberdinen barruan. Taldean bizitzeko,familia batean bizitzea, klub edo elkarte batean parte hartzea, koadrila bat izatea, talde batean lan egitea, ikastetxearen batean ikastea eta abarrekin nahikoa da… Talde hauetan laguntasuna, gozamenak, kezkak, ardurak, laguntza…azaltzen ditugu.

    Prebentzio Komunitarioaren Udal Zerbitzuak eskaintzen dituen taldeak harrera programa bat dira. Beste pertsona batzuekin harremanetan jarri eta norberaren esperientziak eta zalantzak adierazteko esparru bat da.

    Horregatik, eskaintzen ditugun taldeek ez dute pertsonak berezkoak dituen taldeak ordezkatu nahi, osatu baizik.

    Taldeak aukera handia emango dizu: zure esperientziak eta kezkak konpartitu eta besteengandik ikasteko, baliabide pertsonalak sustatzeko (afektibitatea, emozioak, …) eta beharra duzun bizi momentuetan laguntza bilatu eta aurkitzekoa.

    Urte honetan zehar honako talde hauek  jarriko ditugu martxan:

     ·         Nerabe taldea, 12 eta 18 urte bitarteko neska mutilentzat.

    ·         Nerabe eta gazteen guraso taldea, adin honetako seme-alabak dituztenentzako.

     Talde hauek prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuko profesionalen  gidaripean egongo dira. Topaketak hamabostean behin izaten dira ordu eta erdiz. Izena emateko  epea   irailaren 26tik urriaren 14a arte izango da. Interesatua baldin bazaude eta informazio gehiago jaso nahi baduzu, deitu 943 114000 telefonora.


© Ayuntamiento de Hondarribia, 2009 · Kale Nagusia 20 · 20280 Hondarribia · Email: udala@hondarribia.org · Telf.: 943 11 12 13 | Fax: 943 11 12 50

gipuzkoa.net