JARDUERA PLANA. Dokumentu honetan, merkataritza ingurune urbano lehiakor bat lortzearren, eta sektorearen eta erakundeen artean lankidetza marko iraunkorra ezartzearren jarduera plana eta jarraitu beharreko lan-ildoak azaltzen dira eta berau partehartze zabal baten ondoren lortu da non merkatariaz gain, instituzio, elkarte eta biztanlegoak parte hartu duen parte hartze birtual baten bitartez.
HONDARRIBIA TXARTELA ostalaritzako taberna eta denda guztien esku dago, eta hiritar guztiek izan dezakete; helburu nagusia hauxe da: denda eta ostalaritza establezimendu guztiak merkataritza gune handi bat bezala eratuak egotea eta hala aritzea, promozioak, zozketak eta deskontuak eginez. Ondorioz, txartelaren titular guztiek abantailak izango dituzte erabiltzerakoan.