Ayuntamiento de Hondarribia

2014/04/17

Ekintzak

Ekintzak SAINDUA GAZTELEKUAREN ESKAINTZA URRITIK ABENDUA BITARTE
Beste urte batez, Saindua Gaztelekuak ikasturte honetarako eskaintza ugari prestatu ditu. Ikastaro eta tailer asko egongo dira gazteentzat.

IKASTAROETARAKO BALDINTZAK

Ekintzak aurrera atera daitezen gutxieneko kopurua 6 partaidekoa izango da. 12-29 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Urritik abendura izango dira ikastaroak, eta Gabonetako oporgaraian ez da ikastarorik izango.
Kitarra eta capoeira ikastaroak, 20 euro kostako dute, eta manga ikastaroa doainik izango da.
Izenematea burutzerakoan ematen den kontu korronte zenbakian sartu beharko da dirua. Behin betiko izenemate ordainagiriarekin batera ziurtatuko da. Talderik atera ezean dirua itzuliko da.
Izena emateko, urriaren 22a arte ordaingiriarekin batera Saindua Gaztelekuan 17:00etatik 21:00etara.

TAILERRETARAKO BALDINTZAK
Gaztelekuan egingo diren tailer guztiak doakoak izango dira, eta proposamenak bertan jasoko dira.

GABONETAKO TXAPELKETA Azaroan izango dugu informazio hori eskuragarri.

SAINDUA GAZTELEKUKO AUKERAK
 Irteerak
 Mahai jolasak, futbolina, ping-pong, billarra, PS2…
 Gela ezberdinen erabilpen librea: bilera gela, espresio gela.
 Doako Internet zerbitzua
 Norberaren proiektuak aurrera ateratzeko aukera.

SAINDUA GAZTELEKUA
Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara
Jaizkibel etorbidea 19
Telefonoa: 943643198
Emaila: saindua@udal.gipuzkoa.net

© Ayuntamiento de Hondarribia, 2009 · Kale Nagusia 20 · 20280 Hondarribia · Email: udala@hondarribia.org · Telf.: 943 11 12 13 | Fax: 943 11 12 50

gipuzkoa.net