Ayuntamiento de Hondarribia

2014/10/21

Alkatea

Alkatea

AITOR KEREJETA CID

41 urte ditu, ezkondua da, eta bi seme ditu.

Zuzenbidean lizentziatua izanik abokatu lanetan aritu zen bi urtez bere bulegoan.

Gipuzkoako EGIko Herrialdeko Zuzendaritzan hartu zuen parte 4 urtez (EAJko gazteria). Ondoren bi urtez EGIko Zuzendaritza Nazionaleko kide izan zen, hori izaki gazte elkarte hori ordezkatzen duen organo gorena.

Unibertsitatean "Lurgorri" izeneko ikasle sindikatuko partaidea izan zen.

Hondarribiko Udalean zenbait ardura izan ditu: Honako Departamentu hauetako zinegotzia izan zen: Zerbitzuak, Ogasuna, Langileria, Antolaketa, Gazteria, Kirolak, eta Kultura. Bestetik Lehenengo Alkateordea ere izan zen.

Bidasoa - Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoan ordezkatu du Udala, baita Txingudiko Zerbitzu Partzuergoan eta Bidasoa Bizirik erakundean ere.

Gainera honako betekizun hauek ere izan ditu: Gipuzkoako Batzar Nagusietan Prokuradore-Batzarkidea, Fiskalitateko eta Finantzetako batzordeko presidentea, Administrazioaren kalitaterako batzordeko bozeramailea, Lurralde Antolamenduko Batzordeko eta Gizarte Politika Batzordeko kidea.


© Ayuntamiento de Hondarribia, 2009 · Kale Nagusia 20 · 20280 Hondarribia · Email: udala@hondarribia.org · Telf.: 943 11 12 13 | Fax: 943 11 12 50

gipuzkoa.net