Hondarribiko Udalak Domingotxoenea udal hilerrian sepulturak eskatzeko epea zabaldu du. Asteartean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ondoren, ekainaren 4 arte eskakizunak betetzen dituzten hiritarrek BAZen eskaera egiteko aukera izango dute.
Sepultura edo hilobitzat ulertzen da dagokion zuloa, beraz, plegu honek xede duen erabilera emakidak ez du bere baitan hilarria, gurutzea, edo bestelako ikurrik edo hileta osagairik izango. Emakida epea berrogeita hamar urtekoa izango da, eta luzatu ahal izango da, beste berrogeita bederatzi urtez gehienez.
Esleipen bakoitzaren emakida prezioa 24.000€koa izango da, eta emakida akordioa jakinarazten denetik bi hilabetetan ordaindu beharko da gehienez, zozketaren emaitzaren arabera.
Eskaera egiteko baldintzak honakoak dira:
1. Hondarribikoa izatea edo esleipen eskaera egiten denetik Hondarribian gutxienez urte betez erroldatua izatea.
2. Esleipen eskaera egiterakoan ez izatea Hondarribian hileta eskubidearen emakida titulartasunik.
Esleipen eskaera zenbait interesaturen izenean egiten bada guztiek bete beharko dituzte aurreko baldintzak.
© Ayuntamiento de Hondarribia, 2009 · Kale Nagusia 20 · 20280 Hondarribia · Email: udala@hondarribia.org · Telf.: 943 11 12 13 | Fax: 943 11 12 50