Ayuntamiento de Hondarribia

2010/09/09

Arma Plaza informazio bulegoa

Arma Plaza informazio bulegoa

ARMA PLAZA INTERPRETAZIO GUNEAK UDAKO ORDUTEGIA HASIKO DU

* Astelehenetik igandera irekiko du goiz eta arratsaldez

Hondarribiko Kultur eta Turismo informaziorako Bulegoak udako ordutegia hartuko du. Uztailatik irailera 10.00tatik 13.30tara eta 15.30tatik 20.00tara irekiko du, astelehenetik  igandera.

Etxearen behe solairuan hondarribiarrak nahiz bisitariak hiriko kultur jarduerei buruzko informazioa topa dezake, baita Hondarribia eta eskualdeari buruzko turismo eremuei buruzkoa ere.

Bidasoa Bizirik erakundeko langileek ematen dute arreta ordutegi zabalean.

Lehen solairuko erakusketa iraunkorra oinarrizkoa da Hondarribiko Interpretazio Gunean, eremu horretan bisitari guztiak herriko historia eta ondare oparotasunaz jabetuko baitira; erakusketa iraunkorra bisitatuta Hondarribiko iraganaren, orainaren eta etorkizunaren ikuspegi oso eta ederra jasotzen da, baita bisitariak denbora eskasa edo eguraldi zakarra dela eta herria oinez ikusi ezin duenean ere.

Bigarren solairua liburuak aurkeztu, aldi baterako erakusketak antolatu, hitzaldiak eman eta abarrerako eremua da, eta beste solairuetako edukien osagarri da ere.

Harremanetarako telefonoa 943.64.36.77 da, eta posta elektronikoa armaplaza@udal.gipuzkoa.net.

 

© Ayuntamiento de Hondarribia, 2009 · Kale Nagusia 20 · 20280 Hondarribia · Email: udala@hondarribia.org · Telf.: 943 11 12 13 | Fax: 943 11 12 50

gipuzkoa.net