Ayuntamiento de Hondarribia

2014/09/20

Haurren Olentzero Lehiaketa 2012

Haurren Olentzero Lehiaketa 2012

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute gutxienez zortzi eta gehienez hamabost neska-mutilez osatutako herriko taldeek, partaide guztiek 16 urte bête gabekoak izan beharko dute eta bakoitzak bere taldearen izena agerian eraman beharko du.

Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten talde guztiek izena eman beharko dute Gazte Informazio Bulegoan (Jabier Ugarte kalea, 6), abenduaren 13a bitarte.

Taldeek epaimahai baten aurrean aurkeztu beharko dituzte beren Olentzeroak, epaimahaia Santiago Kalean egongo da, goizeko 10:00etatik 11:30ak bitarte, “Olentzero” abestea ezinbestekoa izango da.

Epaimahaikideak kontuan hartuko duen bakarra, Olentzeroren (irudiaren) kalitate artistikoa izango da, beti ere partaideen adina kontutan hartuz.

Gabonsariak 80,00 eta 150,00 € bitartekoak izango dira. Gabonsarien banaketa Gipuzkoa Plazan egingo da 12:30etan eta talde bakoitzak bere Olentzerorekin bertan egon beharko du.

Erlazionatutako loturak


© Ayuntamiento de Hondarribia, 2009 · Kale Nagusia 20 · 20280 Hondarribia · Email: udala@hondarribia.org · Telf.: 943 11 12 13 | Fax: 943 11 12 50

gipuzkoa.net