AURREKONTUEN AURKEZPENA
2012ko abenduaren 20an egindako plenoan, Udal Osoko Bilkurak 2013ko aurrekontua onartu zuen. 16.098.119 eurokoa da, eta EAJ, PSOE, PP eta H1! alderdiek aldeko botua eman zuten, Bilduk abstentzioa erabaki zuelarik.
Aurrekontuaren helburuak honako hauek dira:
- Hiriko bizitzaren eta zerbitzuen kalitatea hobetzea, hiri erakargarria eta segurua izaten jarrai dezan. Ez dugu ahaztu behar bizi dugun egoera ekonomiko larria eta horrek dakarren guztia.
- Lehentasuna ematea pobreziaren aurkako planei nahiz gizarte prestazioei, eta egoera zailean dauden pertsonei laguntzea, gizartera daitezen lagunduz, eta enplegua sustatzeko politiketan lagunduz. Gizarte babesa aurrekontuaren %8 da, eta oraindik gehiago inbertitzeko konpromiso politikoa dago, hain zuzen ere Enplegu planak urteko lehenbiziko hiruhilekoan bere esku-hartzeak zehazten dituenean.
- Hondarribiko jarduera eta dinamismoari eustea, hiria jarduera ekonomikoarekin bultzatzeko eta merkataritza-ostalaritza jardueran aukerak sortzeko , azken batean enplegua sortzeko.
- Inbertsioei lehentasuna ematea Udaleko baliabideekin proiektuak gauzatzeko, Portua berriritartzeko ahaleginari eutsiz.
- Hondarribia hiri bizi eta erakargarria izan dadin bultzatzea, kultur, kirol, hezkuntza eta gizarte eremuetan jarduerak bultzatuz, eta saiatuz kanpora duen irudia izan dadila etorkizunerako iraupen ekonomikoaren isla.
- Zorroztasun ekonomikoa izaten jarraitzea eta aurrekontuetan egonkortasuna eta gardentasuna izatea, etorkizunera begira Hondarribiaren eta Udalaren kaudimena ez hipotekatzeko. Gastu arruntei eta aurrekontu zorroztasunari tinko eustea eta diru-sarrera arruntak kalkulatu eta aurreikusterakoan.
Jarraian, departamentu bakoitzeko aurrekontuak nola banatzen diren ikus dezakezu.