Ayuntamiento de Hondarribia

2013/05/23

ERABILITAKO TELEFONOAK BILTZEKO KANPAINA ANGELMAN SINDROMEAREN GAIXOEN ALDE

Argitalpen data: 2013/02/14

Hondarribiko Udala kanpaina solidario berri batean parte hartzen ari da. “Síndrome de Angelman” Elkartetik martxan jarritako kanpaina bati atxikituz, erabilitako mugikorrak biltzeko ekimen bat da, sindrome hau duten pertsonei laguntzeko eta gaixotasun honen ikerketara bideratzeko. Hondartza Kiroldegiko harreran kaxa bat gaitu da, bertan erabilitako telefonoak utzi ahal izateko. Aurkezpen ekitaldian Amaya Gezala Agenda 21 eta Ingurumeko zinegotzia, eta Joseba Antxustegi elkarteko ordezkaria izan dira.

“Angelman-en sindromea gaixotasun neurogenetikoa da, bereizgarri kliniko oso definituekin dagoena eta 15 kromosomari lotuta doana. Ezaugarriak, besteak beste, honakoak dira: atzerapen mental gogorra, hizketa eza, ataxia eta itxura pozgarria izatea. Mikrozefalia eta konbultsioak ere ohikoak dira” dio Joseba Antxustegik.

“Martxan jarritako kanpaina” dio Amaya Gezalak, “erabilitako mugikor eta tableten bilketan datza, funtzionatu edo ez, ondoren telefoniako konpainiei saltzeko. Neurri honekin, dirua bildu nahi da  “Angelman sindromearen” elkarteari zuzenduta. Hondartza Kiroldegiko harreran jartzea erabaki dugu, hura baita egunero jende kopuru gehien jasotzen duena ordu desberdinetan gainera. Hiritar eta erabiltzaileei dei egin nahiko nieke kanpaina honetan laguntzeko.Gesto txiki batekin gauza handiak egin daitezke”.

“Gaur egun, Estatu Batuetan “Angelman sindromea” gaitzaren sendabidea aurkitzeko frogak egiten dabiltza farmako batzuekin. Froga hauen lehen emaitzak 2013.urtean izango dira, familiei esperantza bideak zabalduz. Hori dela eta, dirua biltzeari ekin diogu eta, ondorioz, “Sindrome de Angelman” elkarteak erabaki du erabilitako mugikorren bilketa egitea” gehitu du Antxustegik.

© Ayuntamiento de Hondarribia, 2009 · Kale Nagusia 20 · 20280 Hondarribia · Email: udala@hondarribia.org · Telf.: 943 11 12 13 | Fax: 943 11 12 50

gipuzkoa.net